XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

De Broglie-ren ideia eredu atomiko bati loturik doa.

Einstein, De Broglie-ren lanaren garrantziaz konturatu zen.

Erradiazioak izate bikoitza zuenez, materiaz gauza bera esatean Unibertsoaren simetria azpimarratzen zen.

De Broglie-ren lanak, horretaz, erakargarritasun handia zuen Einstein-en pentsakerari dagokionez.

Einstein-ek berehala, De Broglie-ren hipotesia sendoki birformulatuz, beraren aldeko arrazoiak ematen zituen lan bat argitaratu zuen.

Einstein-en artikuluari esker izan zuen SchrÔ*dinger-ek De Broglie-ren lanaren berri.

SchrÔ*dinger-ek De Broglie-ren lanaz aurrera jo zuen, uhin-ekuazio bat sartuz, eta Uhin-Mekanikaren oinarria finkaturik.

Berari esker, SchrÔ*dinger-ek hidrogenoaren espektroa azaldu ahal izan zuen.

Kasu bietan bidea antzekoa izan zen: Ideia intuitibo batek bidea zabaldu zuen Heisenberg, De Broglie, geroztik Algebra eta kalkuluzko tresneriaz garatua izanik Born eta Jordan, SchrÔ*dinger.

Baina, Heisenberg-ek inolako eredu atomikorik, ideia klasikorik onartzen ez zuen lekuan, De Broglie-k ez zuen atomoaren imajina baztertzen.

Are eta gehiago, ideia klasikoen eredu orokorrean mundu atomikoaren azalpena emateko posibilitatea egongo zela espero zuen oraindik ere.

Horrela zioen De Broglie-k: Doktrina berri baten oinarrizko ideiak aurkezten dituena, askotan, ez da hasiera batetan ondorio guztietaz konturatzen; bere intuizio pertsonalek bideraturik, analogia matematikoen barne-indarrek estuturik, ia bere buruaren aurka, bukaera beraxek ezezaguna duen bide batetara eramana aurkitzen da ".

Zer uhin ziren atomoaren jokabidea hain ondo azaltzen zituzten haiek? Beharrezkoa zen SchrÔ*dinger-en teoria interpretatzea.

Gainera, ez zegoen materiaren uhin-izaeraren aldeko datu experimentalik.

1926.ean, Davisson-ek (1881-1958), eta 1927.ean G. P. Thomson-ek (1892.ean jaioa), azkenez, elektroiaren izaera uhindarra agerterazi zuten.

Lan honegatik 1937.eko Nobel Saria eman zieten.